BILBAO TRIATHLON-EKO BOLUNTARIO IZAN NAHI DUZU?
Aurten ere, hurbil zaitez kirolaren mundura, eta bereziki triatloiaren mundura, datorren maiatzean egingo den
BilbaoTriathlon-en hirugarren edizioarekin. Proba barne-barnetik bizitzera gonbidatu nahi zaitugu, esperientzia
honen parte izatera, alegia.
Zure laguntza beharrezkoa da!
Triatloiak dituen ezaugarriak direla eta, beharrezkoa da bai kirolariak baita zaleak ere ondo zaintzea.
Horretarako, ekitaldiaren funtsezko eremu guztiak kontrolpean egon behar dira: irteerak eta bukaera,
hornidura-guneak eta probaren garapena bera. Gainera, Bilbora hurbiltzen diren zaletu eta kazetarien ardura
hartu beharra dago eta, hauek, aldi berean, eskura izan behar dute probaren inguruko informazio guztia.
Iaz 130 baino gehiago izan zineten eta aurten gehiago izatea espero dugu!
Egun horietan hau guztia egin nahi baduzu, Bilboko Triatloiaren hirugarren edizioaren antolakuntzan zuzenean
parte hartuz, eman izena, boluntario gisa, ondorengo web orrialdean:
innsports@innsports.es
BilbaoTriathlon-etik bereziki estimatzen dugu zure lankidetza eta horregatik, honako konpromisoak hartzen
ditugu: zure boluntario-izaera aitortzekoa, behar duzun informazioa eskaintzekoa eta behar duzun ekipamendu
guztia ematekoa.
Ordainetan, hartutako konpromisoa beteko duten pertsonak nahi ditugu, jarrera baikorra eta parte-hartzailea
dutenak, eta probaren oinarriak, arauak eta finkatutako ordutegia errespetatuko dutenak.
*Probaren eguna laster emango dugu aditzera